Nafarroan 0-3 hezkuntzaren eskaera osoa beteko duela esan du Perez-Nievas-ek

2007-10-05

Kontseilariak parlamentuan egin zuen agerraldian, eskaeraren %80 inguru betetzen dutela (79 eskola eta 5000 haur inguru) esan zuen, eta espero dutela 2008 urtean 500 toki gehiago eskaintzea.

 
 

Agerraldian gai anitzen inguruan hitz egin zuten. Hala nola, NUPerako finantzaketa hitzarmen berria egin nahi dutela, Gaitasun Psikopedagogikoaren Agiria emateko graduondokoa sortu nahi dutela eta beste hainbat kontu aipatu zituen.
EGAri buruz mintzatu zen, eta baita Nafarroan Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna bete beharraren garrantziaz.
ENAI, Euskararen Nafar Institutuko zuzendariari dagokionez, oraindik izendatu gabe dago.