Nafarroako 100 guraso kontzientzia eragozle

2007-10-15

Herritartasunerako heziketa ikasgaiaren harira, kontzientzia eragozpena egiteko asmoa adierazi diote Nafarroako 100 gurasok Hezkuntza Sailari.

 
 

Iruñea, Tutera, Azkoien, Cascante eta Monteagudoko 18 ikastetxetako gurasoak egin dira kontzientzia eragozle. “Gurasoak gure seme-alana eta hezkuntza askatasunaren defentsan elkartuko gara”, esan zuen Teresa Jaurrieta Askatasunean Hezi Nafarroako elkarteko koordinatzaileak. “ Administrazioak konstituzioak jasotzen dituen eskubideen araberako heziketa galarazi nahi digu, eta, gainera, kontzientzia eragozpena gure eskubidea da”.

Jaurrietaren arabera, ikasgai hori euren sinesmen antropologikoen, etikoen eta moralen aurka doa, ideologia zehatz bat sortuz. “ Guraso guztiak, ideologia batekoak izan edo bestekoak, bat gatoz gure seme-alabak guk hezten ditugula”.