Irungo bikote bat seme-alabak etxean hezitzearren auzipetua izan da

2007-10-30

Jatorriz estatu batuarrak diren familia batean, urtarrilean lau seme-alabetatik bi etxean heztea erabaki zuten. Hilabete batzuek beranduago, beste bi seme-alabek ere hautu berbera egin zuten. Orain, adin gutxikoen fiskaltzan deklaratu beharko dute, lau haurrak etxean hezteagatik.

 
 
Irungo bikote bat seme-alabak etxean hezitzearren auzipetua izan da

Biak irakasleak dira eta pasa den urtarrilean hartu zuten haurrak etxean hezteko erabakia. Haurren eskolako ordutegiek sortzen zizkien arazoak zirela eta, haurrei, etxean irakastea proposatu zieten. 7 eta 9 urteko haurrak, eskola uztea erabaki zuten. Hilabete batzuetara, 12 eta 6 urtekoek erabaki berbera hartu zuten.

Orduan, Gipuzkoako hezkuntza ikuskaritzatik eskutitza jaso zuten, haurrak irailerako eskolara itzultzeko aginduz. Bete ezean, salatu egingo zituztela mehatxatuz. Gurasoek, berean jarraitzea erabaki zuten, “beraien eskubidea” dela esanez. Gainera, haurren hezkuntzan parte hartze handiagoa zutenez oso gustura zegoen bikotea, eta baita seme-alabak ere, gurasoek diotenez.

Harriduraz hartu dute Fiskaltzarako deialdia, nahiz eta arazoak izan zitezkeela jakin.
“Egun, lurralde askotan etxean heztea posible da horregatik borrokatu duten gurasoei esker. Espainiar konstituzioak eta giza eskubideen aldarrikapenak babesten gaituzte eta lasai gaude. Gainera, Espainian eman dira halako kasuak eta familiak beti irabazi dute. Euskadin ere legea aldekoa da, Gasteizeko familia bati ere arrazoia eman baitzioten.”

Iruneko bikotea Espainiar estatuko ALE-ko (irakaskuntza librearen aldeko elkartea) kide dira, 160 familia biltzen dituena. Hainbat estatuan bidezkoa da etxean heztea, Estatu batuetan, Frantziar estatuan, Erresuma Batuan, Danimarkan, Irlandan, Belgikan, Italian, Luxemburgon, Norbegian, Portugalen, Suizan edota Austrian, besteak beste.