Josu Sierrak A eredua zaharkitua dagoela esan du

2007-11-29

Josu Sierra Irakas-ikas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko (ISEI) zuzendariak, hizkuntza gaitasuna neurtzeko erreferentzia B2 maila dela uste du. A eredua “zaharkitua” dagoela esan du, eta bazekitela eredu horrekin ikasleek hezkuntza prozesua amaitzean euskara menperatzearen bermerik ez zegoela.

 
 

ISEIko zuzendariak Araba, Bizkai eta Gizpukoako ikasleen euskara maila neurtzeko erakundeak eginiko azterketen berri eman du legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. B2 maila izan da erreferentzia azterketa horietan: D ereduko hiru ikasletik bik eta B ereduko hiru ikasletik batek gainditu zuten proba, eta A ereduko inork ere ez.

Sierrak, B eta D ereduko emaitzei dagokionez, azterketa ezustean egin izanak eragina duela esan zuen, eta hori prestatzeko denbora izan balute emaitzak bestelakoak izango liratekeela. Hortaz, emaitzak “hain baxuak” ez direla esan du.