Hegoaldeko ikasleak OCDEren batez besteko maila lortu dute PISA azterketan

2007-12-11

Pasa den astean argitaratu zuen Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (OCDEk) 2006ko nazioarteko alderaketetan oinarritzen den PISA txostena. Bertan 57 herrialdek parte hartu dute eta emaitzen arabera Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Europaren pare daude zientzietan, matematiketan eta irakurketan.

 
 

OCDEk hiru urtetik behin egiten du ikerketa ikasleen zientzia, matematika eta irakurketa maila neurtzeko Hego Euskal Herriko 5.519 ikaslek parte hartu dute, sare eta hizkuntza eredu guztietakoak, gehienak DBHko laugarren mailakoak.

Emandako emaitzen arabera, nafarroakoak batez bestekoa baino gorago daude zientzietan eta matematiketan, eta beherago irakurketan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak ostera, batez bestekoa baino gorago daude matematiketan, pareko zientzietan eta beherago irakurketan.

Datu zehatzak ikusteko klikatu lotura: