Hezkuntzari begirada, psikologiaren eskutik

2007-12-17

Ostiralean izan ziren HUHEZIko Hazitegi proiektuak antolatzen dituen jardunaldiak. Sei urtetan zehar bide emankorra egin du Mendeberri barruan kokatzen den proiektuak eta oinarri teorikoak lantzen ibili dira. Jardunaldiotan, Hubert Montagner psikologoa izan dute gonbidatu gisa

 
 
Hezkuntzari begirada, psikologiaren eskutik

Juanjo Arrizabalaga eta Maite Larrañagak egungo haur eskolen egoera deskribatuz hasi ziren jardunaldiak. Datu orokor eta erronken inguruan mintzatu zen Arrizabalaga, inklusibitatean indarra jarriz. Rafael Cristobal HUHEZIko irakaslearen liburua aurkezteko parada ere izan zen, “Fundamentos del ser humano, una psicologia para educadores” izenburupean argitaratu berri duena HUHEZIk. Hazitegi proiektuaren berri ere eman zuten Alexander Barandiaran zuzendariak eta Arantxa Lejarraga Arizmendi ikastetxeko zuzendariak.

Eta bai goizean eta bai arratsaldean, Hubert Montagner pedagogo frantses entzutetsua izan zen bertan, Brasildik etorri berria. Goizean, umearen garapenaren klabeen inguruan mintzatu zen eta arratsaldean ostera, haurraren erritmo kognitibo eta bilogikoen errespetuaren garrantziari buruz.