Haurtzaindegi berria Maulen

2008-01-03

Haurtzaindegi eraikin berria ireki dute Maulen, bi egitura zahar bateratuz. 45 haur jasotzeko gaitasuna izango du eta 15 langile izango dira bertan.

 
 

Eraikin berria Zuberoako Herri Elkargoaren ardurapean dago eta aurretik zeuden bi egitura zaharren bateratzetik sortu da: Mauleko Udalaren ardurapean zegoen umetegitik eta Haurra elkarteak kudeatzen zuen haurtzaindegitik. Bi egitura zaharretako langileak bateraturik eta lanpostu berri batekin, 15 langile izango dira guztira.
Battitta Queheille Herri Elkargoko lehendakariak, elebitasuna bultzatzea xede dela aipatu zuen irekieran.