San Fermin ikastola saritu dute elkarbizitzaren alde egindako lanagatik

2008-02-01

Madrilgo Hezkuntza Ministeritzak, Elkarbizitzaren eta errespetuaren alde San Fermin ikastolak eginiko lana saritu du, baita haren bitartez indarkeriaren eta droga menpekotasunaren prebentzioan eginiko lanek izandako ondorioengatik ere.

 
 
San Fermin ikastola saritu dute elkarbizitzaren alde egindako lanagatik

Pilar Vicente ikastolako zuzendaria pozik azaldu da sariarekin, izan ere, agertu duenez, "ikastolek pertsona onak sortzeko egin ohi dugun lanaren aitorpena da; gizartean inplikatuko diren pertsonak, bestearekiko positiboak diren pertsonak, eta hori da hain zuzen, egiten duguna. Beraz, hori aitortzea oso garrantzitsua dela deritzogu eta gure inguruan beharrean, Madrilen aitortzea, are garrantzitsuagoa".

Iruñako ikastola 'Elkarbizitzen ikasten' programagatik saritu du, eskolako indarkeria edota drogamenpekotasuna prebenitzeko egindako lanarengatik. Zehazki, Espainiako Gobernuak eman dituen hamahiru sarietatik hirugarrena jaso du, hitzartutako zentro pribatuen kategorian.