Hezkidetza gida, hezkuntza eragileen oinarri eta irizpide gisa erabiltzeko tresna berria

2008-02-08

Bilgune feministak “Hezkidetza gida” atera berri du, eta besteak beste hezkuntza eragileei, ikastetxeei eta hezitzaileei pertsonalki aurkezteko asmoa agertu dute liburuaren egileek.

 
 
Hezkidetza gida, hezkuntza eragileen oinarri eta irizpide gisa erabiltzeko tresna berria

Bea Ugarte, Marije Apodaka eta Maider Gonzalez hezitzaileak izan dira liburuaren egile nagusiak. Bilgune feministak, 2003an, Minimoen Taula atera zuen eta orduan hezkuntza eragile askorengana jo zuten hezkidetzaren aldeko konpromezu eske. “Orain, gida honekin, hezkuntza eragileekin beste urrats bat egin nahi dugu”, diote egileek.

Gidan teoria eta praktika uztartu nahi dira. Minimoen Taula oinarritzen den 10 atalak jorratzen ditu liburuak: Balio eta konpetentziak, helburuak, edukiak, metodologia, ikastetxearen antolaketa, materiala, harremanak, hizkuntza, espazioa eta denbora eta ebaluazioa. Gai bakoitzean, azalpen teorikoa, lan egiteko adibide praktikoak eta bibliografia osagarria erantsi dute.

Eskoletako irakasleek beren buruak aztertzea eta eguneroko jarduna kuestionatzea lortu nahi da gida honekin, eta jada hezkidetzarekin engaiatuta dauden irakasle eta zentroentzako laguntza praktikoa izatea. Irakasle eskoletara ere jo nahi dute, prestatzen ari diren etorkizuneko irakasleak gaiarekin sentsibilizatzeko eta gida aurkezteko xedez.

Curriculumaren gaia bizi dagoen une hau, egokia iritzi zaie egileei gida plazaratzeko. “ Momentu aproposa da, zeren bestela horrelakoetan gertatu izan ohi da lehendabizi curriculuma egin, eta, gero, horren gainean hau dena, adabaki bezala sartzea”: