Ordu murrizketaren aurkako greba egin dute Soin Hezkuntzako irakasleek

2008-02-12

“Soin Hezkuntzari ordu murrizketaren bidez kendu zaion garrantzia eta duintasuna” salatzeko hainbat irakaslek greba egin zuten atzo. Gasteizen, elkarretaratzea egin zuten Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean eta ondoren, ordu murrizketaren aurka jaso dituzten 75.000 sinadura aurkeztu zituzten han bertan.

 
 

Irakasle askok egin zuten bat greba deialdiarekin antolatzaileen esanetan, %80k hain zuzen ere, baina bestelakoak dira Eusko Jaurlaritzak emandako datuak; horien arabera, Soin Hezkuntzako irakasleen %39k egin zuen greba, hau da, 821 irakasletatik, 323k.

Antolatzaileek curriculumak Soin Heziketan ezarri duen ordu murrizketak haurren garapen osoaren aurka egiten duela eta inposaketa hutsa izan dela salatu zuten.

200 kirolariren atxikimendua, hainbat guraso elkarteren elkartasuna, hezkuntza sindikatu guztien babesa eta kirol federazioen laguntza jaso dute irakasleek.