Donibaneko bizilagunak euskarazko eskola eskatzen jarraitzen dute

2008-03-05

Auzoan euskarazko eskola nahi dutela gogorazi du Donibaneko bizilagunen plataformak. Asier Biurrun, plataformaren ordezkariak gogoratu du, behin eta berriz eskatu izan diotela Iruñeako udalari eta Nafar Gobernuari auzoan D eredua ezartzeko, eta “seme-alabak euskaraz heziak izan nahi badute beste auzoetara jo behar dutela”.

 
 

Plataformak, udal zinegotziekin eta Nafar Gobernuko parlamentariekin hainbat bilera hitzartu ditu auzokideen kezka azaltzeko.