Ekainean onartuko da Euskal Curriculuma

2008-03-14

Datozen asteetan egingo dute hausnarketa ikastetxeetan eta eragile sozialetan eta ekainaren 21ean onartuko dute Euskal Curriculuma, Euskal Herri osorako espezifikoa, oinarrizkoa eta komuna izango dena. Eztabaida prozesua hiru eragilek gidatuko dute: Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak eta Udalbiltzak. EHIK-k eta Sortzen Ikasbatuaz-ek ahalik eta eztabaida zabalena eman dadin bitartekoak jarriko dituzten bitartean, Udabiltzak herri eragileen eta herritarren partehartzea bermatuko ditu.

 
 
Ekainean onartuko da Euskal Curriculuma

Jasotako ekarpenekin azken txostena osatu eta onartuko dute, kultur adituen ekarpena aintzat hartuz, hezkuntzako eragileen ekarpenak aintzat hartuz eta herritarren ekarpenak kontuan hartuz.

Hala nahi duten ikastetxeek eta eragile sozialek proposamena balioetsiko dute eta Euskal Curriculuma praktikan jartzeko eta ebaluatzeko konpromisoa hartuko dute. Egitasmoa onartzen duten hezkuntza erakundeek era berean, ikastetxeei beharrezko dituzten baliabideak eskaintzen ahalegintzeko konpromisoa hartuko dute.

Edukiei dagokienez, oinarrizko gaitasunak lortzeko beharrezko jotzen diren esperientziek, kontzeptuek eta prozedurek osatzen dute Euskal Curriculum espezifiko, oinarrizko eta komuna.