Apirilak 2, Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna

2008-04-02

Gaur da haur liburuaren nazioarteko eguna, eta mundu guztian ospatzen da Hans Christian Andersen-en jaiotza oroitzeko. Aitzakia horrekin, Euskal Herriko makina bat eskolatan, liburu dendatan eta liburutegitan egitasmo anitz egingo dira, hala nola ipuin kontaketak, lehiaketak, ilustrazio tailerrak edota antzerki emanaldiak.

 
 
Apirilak 2, Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna

Aurten, IBBY-ren (Haur Liburuen Nazioarteko Erakundeak) Thailandiako ordezkaritzak hartu du irudia eta mezua hautatzearen ardura, eta mezu nagusiak, besteak beste, Liburuek irakatsi egiten dute, edota jakintzak gozamena ematen du, bezalakoak dira, Chakranbhand Posayakritt-enak.

Euskal Herrian Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura elkarteak proposaturik, hainbat eta hainbat ekimen garatuko dira egunotan zehar, hainbat herritako liburutegietan, besteak beste, Iurretako Herri Bibliotekan, Tolosako Haur Liburutegian, Arrasateko Udal Bibliotekan, Markina Xemeingo Herri Bibliotekan, Ermuko Udal Liburutegian, Mutrikuko Udal Liburutegin, Zizur nagusiko Liburutegian, Balmasedako “Enrique Bedia” Liburutegian, Getxoko Liburutegian eta “La gusana” liburudendan, Lezoko Udal Liburutegian, Leitzako Udal Liburutegian, Astigarragako Udal liburutegian, Azkoitiko Aizkibel liburutegian, Usurbilgo Udal Liburutegian edota Oreretako Cristobal Gamon LHIko liburutegian.

Informazio gehiago nahiez gero eta egitarau zehatzak ezagutzeko, jo Galtzagorri Elkartearen web atarira.