Ikastolen XV. Jardunaldi Pedagogikoak

2008-04-22

Gaur amaituko dira Ikastolen elkarteak urtero antolatzen dituen XV. Jardunaldi pedagogikoak. Aurten, aurreko urteko lanari segida emanez, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza goiburupean prestatu dira jardunaldiak, eta horretarako hainbat aditu interesgarri bertaratu dira.

 
 
Ikastolen XV. Jardunaldi Pedagogikoak

Iazko jardunaldi pedagogikoetan, “elkarrekin bizitzen” eta komunikatzen ikasten” konpetentzien inguruan hausnarketa bideratu zen, Europar testuinguruak gidatzen dituen hezkuntza norabideei so eginez. Horretan dabil Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, beste hainbat eragilerekin batera Euskal Curriculumarekin lanean, konpetentziekin burubelarri.

Egunotako egitarau oparoan, hainbat ikastolen esperientziak ezagutzeko aukera izan da, eta Xavier Roegiers, Alexia Peyser, Carles Monereo, Elena Cano, Antonio Benitez, Josu Sierra, Neus Sanmartí, Serafín Dominguez Ruiz edota EHIKko adituak entzuteko aukera izan da.