Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen, urrats bat aurrera

2008-04-25

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak antolatu ditu Maiatzaren 8rako. Jardunaldi horietan, Kontseiluak garatu berri duen "ikasle euskaldun eleanitzak prestatzeko" proposamena jendarteratuko da eta hainbat adituren iritzia entzuteko parada ere izango da.

 

 

 
 
Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen, urrats bat aurrera

“Ikasle euskaldun eleanitzak sortzen.
Urrats bat aurrera” jardunaldiak

9:30. Sarrera.
* Xabier Mendiguren, Kontseiluaren Idazkari nagusia.

10:00. “Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn legearen garapenerako Kontseiluaren proposamena”ren aurkezpena.
* Arantxa Urbe, lan-taldearen koordinatzailearen eskutik.

11:00. Adituen ekarpena.

12:00. Atsedena

12:30. Hezkuntza sektoreko eragileen mahai ingurua.
* Parte hartzaileak: EHIGE, EHIK, Kristau Eskola eta Sortzen
Ikasbatuaz.

* Moderatzailea: Hik Hasi.

Eguna: maiatzak 8
Ordua: 9:30
Lekua: Bilbon, Deustuko Unibertsitatearen Auditorioan

Parte-hartzea doakoa izango da

Izen ematea: kontseilua@kontseilua.org