Eskola Kontseiluen XVIII Topaketa

2008-05-06

Asteazkenetik ostirala bitartean iraungo du Estatu eta Autonomi Erkidegoetako Eskola Kontseiluen XVIII Topaketak, Bilboko Euskalduna jauregian eta bertan bilduko dira 180 kide. Aurten hautatuko gaia oinarrizko hezkuntza konpetentziak da eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren lana izan da bilkura hori antolatzea.

 
 

Topaketaren hiru egunetan zehar zenbait ekitaldi desberdin izango da: eztabaida saioak, ikastetxeetako eta irakasleen prestakuntzako esperientzien aurkezpena, OHKen inguruko ebaluazioari buruzko mahaingurua… Ostiralean OHKek Europa mailan duten garapena ezagututzeko aukera izango da nazioarte mailako bi adituren eskutik: Simon Barthel, belgiarra, EUNEC (Hezkuntza Kontseiluen Europako Sarea) erakundearen lehendakaria eta Tapio Saavala, finlandiarra, Oinarrizko Konpetentzien arduraduna Europako Batzordean.