Akademia ikuskaritzak baliabide mugatuak dituela errepikatu du Pauen egindako bileran

2008-05-14

Atzo asteartea bildu ziren Seaska eta Akademia ikuskaritza, baina ez zen aurrerapen handiegirik lortu irakasleen aferan. Seaskak bi lanpostu gehiago izango ditu datorren urtean, beraien beharretatik urrun.

 
 

Datorren ikasturte hasieran ehun lanpostu izango ditu seaskak, 98 irakasle eta bi zuzendari. “2.500 ikasle ditugu eta gure ereduaren beharrei duintasunez ihardesteko 108-112 lanpostu behar ditugu” esan du Paxkal Indo seaskako lehendakariak. Hezkuntza Ministerioak beregain hartzen ez dituen irakasleak Seaskak beregain hartu beharko ditu, baina diru kopuru handia denez ikusiko da ze puntutaraino asetuko diren beharrak.

Bestalde Akademia ikuskaritzak 2009ko ikasturterako irakasleen kontratuetarako hitzarmen orokorra egongo dela esan dio Seaskari, behin betiko hitzarmena finkatzeko bidean.