EAEko itunpeko ikastetxeetako langileen lanuztea

2008-05-21

Araba, Bizkai, eta Gipuzkoako langile gehienek bi orduko lanuztea egin zuten atzo lan baldintza hobeen alde, eta ELA eta LAB sindikatuek, “oso balorazio ona” egiten dute partehartzearen inguruan. Arratsaldean, manifestazioa ere burutu zen Bilbo hirian.

 
 

Arratsaldeko 18:00tan Bilboko plaza biribiletik abiatu ziren atzo manifestariak, Eusko Jaurlaritzaren egoitza parean bukatuz. Sindikatuen ustez atzoko mobilizazioak arrakasta handia izan zuen. Horien datuen arabera, Araba eta Gipuzkoak ia ikastoletako langile gehien-gehienak egin zuen lanuztea, eta Bizkaian %90ek. Gainerako itunpeko ikastetxeetan Gipuzkoan %82 eta Bizkai eta Araban, berriz %55.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, bere aldetik, itunpeko ikastetxeko langileei “begirunea” erakutsi die eta aldarrikapenak “zilegi” direla aipatu dute, baina lanuztea “neurriz kanpokoa” izan denaren iritzikoak dira. Beraien aburuz eztabaida hori adostu beharreko “Euskal Irakaskuntza Sistemaren Legearen” barnean kokatu beharko litzateke.