Iruñeako udal haur eskoletako hezitzaileen %88k greba egin dute

2008-06-04

Udal haur eskoletako langileek greba mugagabea hasi zuten atzo. Hezitzaileen %88k egin zuen greba eta gurasoek haurren %71 ez zituzten eskoletara eraman. Langile batzordeak, greba mugagabea hasi arren negoziatzeko prest daudela adierazi du.

 
 

Gurasoek eskaturik Jose Irias UPNko zinegotziarekin bilera egin dute gaur goizeko 10:00tan, eta 11:00tan, bi orduko manifestazioari hasiera eman diote haur eskoletako langileek, udaletxe plazatik abiatuta.

Langile batzordearen eskaeren artean, besteak beste udal eskola bakoitzeko hezitzaile bat gehiago jartzea da, denera 10 gehiago, eta lanpostuei hezitzaile gisara merezi duen onespena ematea.