Oraindik ere ikastaro batzuetan matrikulatzeko aukera

2008-06-04

Aurtengo edizioan, arrakasta berezia izan dute batez ere Imanol Urbietaren ekarpen pedagogikoaren inguruko ikastaroak, Psikomotrizitatea: ekintzaren garrantzia haurraren garapenean (0-6), 0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak edota adimen emozionalak. Izena emateko epea amaitu den arren, ikastaro batzuek ez dute kopuru mugaturik, edota mugatutako batzuetan oraindik badago lekua. Hortaz, horietan izena emateko aukera badago oraindik.

 
 

Arratsaldeetan: saio irekiak
Arratsaldeetan saio irekiak eskainiko dira. Ikastaroetan parte hartzen duten guztiei zabalik daude, eta baita izena ematen ez duen herritar orori ere. Pedagogia fakultatean (Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) izango dira, 16:00etan hasita.

ERROMERI DANTZAK

(Uztailak 1, asteartea, EHUko Pedagogiako 0.1 gelan)
Modu dibertigarrian erromeri dantzak ikasteko eta dantzatzeko saio librea izango da, AIKO taldeak gidaturik.

EUSKAL ANTZERKIA
(Uztailak 2, asteazkena, EHUko Pedagogiako 0.1 gelan)
Antzerkia, adin mugarik gabe, heziketarako eta gozamenerako bitartekoa, bai herri mailan eta baita eskolan ere. Topaketa horren helburua heziketa ikuspegitik egiten ari dena ezagutzea da.Hortaz, horretan ari direnei edota horren inguruan zerbait egin nahiko luketenenei zuzendua dago. Antzerkizaleen elkartea sortzeko proposamena ere aztertuko da.