Ekainaren 21, Euskal Curriculumaren Herriratze Ekitaldia

2008-06-16

2003an hasi zen Euskal Curriculuma sortzeko prozesua eta ordudanik, modu batera edo bestera lagun eta eragile ugarik hartu du parte Euskal Herriaren Curriculum propioa sortzen eta eraikitzen. Bost urteko prozesu partehartzailearen ostean, ekainak 21ean, goizeko 11:00etan aurkezpen eta herriratze ekitaldia egingo da Donostiako Kursaalean, eta ekitaldian parte hartzeko deialdi zabala luzatu da.

 
 
Ekainaren 21, Euskal Curriculumaren Herriratze Ekitaldia

Historian zehar, herritarrek sortutako curriculumak ez dira asko izan, estatuek zehaztu izan bait dute. Euskal Curriculuma, ostera, herritarrek, hezkuntza komunitateak eta eragile anitzek sustatu eta jorratu dute urte hauetan zehar, modu aktiboagoan edo xumeagoan. Euskal Herriaren Curriculuma den honekin Euskal Herrirako marko pedagogiko komuna plazaratu nahi da, Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko beharrezko pausua kontsideratzen delarik.

Hortaz, herriratze ekitaldira hurbiltzeko deialdi zabala egin da, bai Euskal Curriculuma osatzeko prozesuan parte hartu duten guztiei eta baita interesa duen edonori ere.