Itunpeko ikastetxeetako langileek lan baldintza hobeak eskatu dituzte

2008-10-10

Bilkura egin zuten atzo Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean itunpeko ikastetxeetako langileek. 150 langle inguru elkartu ziren ELA eta LAB sindikatuek deitutako elkarretaratzean. Bi eskaera nagusi dituzte langileek: soldata ikastetxe publikoko langileenarekin parekatzea eta eskola-ordu kopurua ere, bera izan dadila.

 
 

Denbora daramate itunpeko ikastetxeetako langileek euren soldatak eta lanorduak sare publikoko irakasleenekin pareka daitezela eskatzen. Egun, sare publikoko irakasleen soldatari dagokion % 95 kobratzen dute itunpeko ikastetxeetako langileek eta lanordu gehiago dituzte, Bigarren Hezkuntzan, esaterako, 22 eskola-ordu eman behar dituzte itunpeko ikastetxeetako irakasleek, eta 18 ordu sare publikokoek.

Partaide eta Kristau Eskola Hezkuntza Sailarekin negoziatzen ari dira eta akordiorik lortu ezean, sindikatuek ez dute baztertu Gabonen aurretik grebara joatea. Joan den maiatzaren 20ko greba egunaren ondoren, bigarrena litzateke aurten, hala egingo balitz.