Greba eguna dute gaur itunpeko ikastetxeetan

2008-11-11

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetako langileak grebara deituta daude gaur. Beren lan baldintzak sare pubikoko irakasleen lan baldintzekin parekatzea eskatuko dute langileek, eta, era berean, finantzaketa marko egokia onartzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Eguerdian, maifestazioa egingo dute Bilbon.

 
 

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek egin dute grebarako deialdia eta sektorean % 80ko ordezkaritza dute. Hori dela eta, grebak erantzun zabala izatea espero dute sindikatuek. Hezkuntza Sailak eman du dagoeneko grebari buruzko iritzia: gehiegizko neurria iruditu zaio Tontxu Camposen sailari.