Psikomotrizitate jardunaldiak MATRIKULA ITXITA!!

2008-11-12

Aurten, X. Hik Hasi Topaketak prestatzen ari gara eta ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatuko ditugu. Lehena, azaroaren 28an eta 29an izango da, DONOSTIAN eta DURANGON (Bai Durangokoa bai Donostiakoa BETETA DAUDE), hurrenez hurren. "Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: Pedagogia koherente baten bila" izenburupean egingo dugu jardunaldia eta gurekin izango da, besteak beste, Carles Font Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea.

 
 
Psikomotrizitate jardunaldiak MATRIKULA ITXITA!!

AZAROAren 28an (ostirala) DONOSTIAko Irakasle Eskolan, EHUn.

 

9:00 Karpetak banatzea eta sarrera.

9:30 Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: haur txikiaren hezkuntzan eta garapen globalean duen garrantzia, haur txikiaren eskola prozesuan ekarpenak.

Hizlaria: Alvaro Beñaran. Pedagogia terapeutikoan lizentziatua. Aucouturier praktika psikomotrizista eta Bergarako Psikomotrizitate Eskolako irakaslea.

11:00 Atsedenaldia.

11:30 Antzuolako Herri Ikastetxeko esperientzia.

Hizlariak: Antzuolako andereñoak.

13:30 Bazkaria.

15:30  “Onar al ditzakegu eskoletan haurrek askatasunez nolakoak diren esateko aukera emango dieten segurtasun espazioak?”.

Plazerraren printzipioa. Bilaketaren pedagogia. (“Adierazpen libre”-ak zerbait esaten al digu?)

Baretasun psikikoa: Beharrezkoa al da eskolan psikismoarentzako espaziorik?

Hizlaria: Carles Font. Eskolako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea. (Gaztelaniaz)

17:30 Mahai ingurua eta elkarrizketa. Carles Font eta Alvaro Beñaran.

18:30 Amaiera.

 

Prezioa: 60 euro (norbanako harpidedunek, langabetuek eta ikasleek 30)

 

IZENA EMATEKO epea: Azaroak 21