Mobilizazioekin jarraituko dute gaur Iparraldeko ikasleek

2008-12-11

Iparraldeko ikasle eta irakasleen protestek ez dute etenik, eta gaur mobilizazioekin jarraituko dute Lizeoetako ikasleek. Atzo arratsaldean 800 irakaslek hartu zuten parte Baionan izan zen manifestazioan. Guztien helburua bera da: Frantziako gobernuak egin asmo duen erreforma gaitzestea.

 
 

Asteartean Bigarren Hezkuntzako eta IUT unibertsitate teknikoko ikasleek zeharkatu zituzten Baionako kaleak hezkuntza erreformaren aurkako mezua zabalduz eta gaur, Lizeoetako ikasleen txanda izango da. Xavier Darcos Frantziako Hezkuntza ministroak indarrean ezarri nahi dituen aldaketen aurka agertu dira ikasleak eta irakasleak. Aldaketa horiek, baliabideen murrizketan oinarritzen dira batik-bat. Besteak beste, lizeoetako ikasturtea bitan zatitzea poposatu du, eta asteroko eskola orduak 30 izatea. Horietako 21 hezkuntza orokorrerako izango dira, sei orduko moduluak ezarriko dira eta gainerako hiru orduak hezkuntza laguntza gisa aurreikusten dituzte. Gainera, zailtasunak dituzten ikasleentzako laguntza profesionala kendu nahi du Frantziako Hezkuntza Ministerioak, eta lan hori, irakasleek egitea proposatzen du. Ikasleen iritziz horrek eragina izango du eskola kalitatean eta gainera, gela bakoitzean ikasle gehiago sartu nahi dituztela uste dute.

Ikasleek euren mobilizazioen berri emateko bloga sortu dute. Hau da helbidea: