Euskal Curriculumaren aldeko dinamika abian da

2009-01-24

Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak Euskal Curriculumaren aldeko dinamika abiatu du, eta curriculumaren aldeko manifestua egitea eta aurkeztea izan da lehen urratsa. Bi hilabetetan 10.000 atxikimendu lortu nahi dituzte.

 
 
Euskal Curriculumaren aldeko dinamika abian da

Euskal Curriculumaren aldeko dinamika abiatuta, 10.000 atxikimendu lortzea da EHBEren lehen helburua, eta bi bide izango dira horretarako: www.euskaleskola.org webgunea alde batetik, eta herrietan banatuko dituzten atxikimendu orriak, bestetik.

Oinarrizko Hezkuntza Akordioak euskal herritar orok Euskal Herriko curriculum propioaren arabera hezteko eskubidea duela jasotzen du eta eskubide hori urratzen dela salatu du EHBEk. Horren aurrean, 2003an Udalbiltzarekin, Sortzen-Ikasbatuazekin eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioarekin sinatutako hitzarmena une erabakigarrian dela azaldu dute EHBEko kideek, curriculuma laister esku artean izango dugula azpimarratuz.   

Euskal Curriculumaren dinamikak, manifestuaz gain, hainbat ekimen izango ditu, eta EHBEk datozen asteetan emango du horien berri.