Jantokietan greba egingo dute gaur

2009-05-27

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako azpikontratatutako eskola jantokietako langileek greba egingo dute gaur eta datorren ekainaren 2an eta 4an. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek egin dute grebarako deialdia.

 
 

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek enpresekin hitz egiteko erantzukizuna har dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, enpresa horiek langileekin negozia dezaten. Gaurko eta datorren astearte eta ostegunerako deitutako grebaren aurrean, horren ondorioak gutxitzeko lanean ari dela azaldu du Hezkuntza Sailak. Sindikatuek eta patronalak astelehenean egin zuten bilera, baina gatazkak bere horretan jarraitzen du eta grebarako deiari eutsi diote langileek.