Idazketaren didaktika urtez urte monografikoa argitaratu dugu

2009-06-02

Hik Hasik 24. monografikoa kaleratu du: Idazketaren didaktika urtez urte. Irune Ibarrak egindako lana da, eta ildo tradizionala eta ildo konstruktibista uztartuz, idazketaren didaktikarako proposamena egiten du liburuak.

 
 
Idazketaren didaktika urtez urte monografikoa argitaratu dugu

Idazketaren didaktika urtez urte izeneko lanean, ildo tradizionalaren ezaugarri eta jarraibide nagusiak aipatu eta gero, ildo konstruktibistaren ezaugarri nagusiak aipatzen ditu Irune Ibarrak. Ondoren, bi ildoak uztartuz proposamena, adiskidetze proposamena, egin du Ibarrak. Idazkera harmonikoak ahalbidetzeko jarraibideak ere topatuko dituzue, eta baita letra larriak eta xeheak egiteko ereduak eta txantiloiak ere.