Imanol Urbietaren lan berria kalean

2009-06-10

Gaur aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean Imanol Urbietaren lan berria.

Lana, Nire ibilbide pedagogikoa eta Txanpirrin Pintxona liburu eta CDek osatzen dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Urbietari 2007an emandako Abbadia Sariaren barruan kokatzen da.

 
 
Imanol Urbietaren lan berria kalean

Nire Ibilbide Pedagogikoa liburuan, Imanol Urbietak 80ko hamarkadan idatzitakoak eta adierazitakoak atondu eta idatzi ditu Hik Hasik koordinatu duen lan-taldeak. Imanolek musika baliatuz jorratu dituen hainbat arloen erakusleiho egokia da liburua, atal horietan ordenaturik agertzen baita edukia, hain zuzen. Liburuak, gainera, 20 abesti jasotzen dituen CDa aurkezten du. Abesti horiek, Urbietaren lanaren aukeraketa bat dira. Liburuan abesti horien letrak daude.

Txanpirrin Pintxona, berriz, 0-3 urteko haurrentzat sortutako 40 abestiren bilduma da. CDaz gain, abesti bakoitzaren partitura, letra eta iradokizunak jasotzen dituen liburua du.

Bi lanak Elkar argitaletxeak ekoiztu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean. Lanen osaketan, Elkarrez gain, Xirula MIrulak eta Hik Hasik parte hartu dute.