Hiru eleko hezkuntza sistemaren alde egingo du Eusko Jaurlaritzak

2009-06-11

Isabel Celaa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duenez, 2010erako egungo hizkuntza ereduak gaindituko dituen proposamena egingo dute. Horrez gain, A eredua hobetzeko neurriak iragarri ditu Celaak.

 
 

Euskara, gaztelania eta ingelesa oinarri izango dituen eredua nahiko luke Isabel Celaak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta, bide horretan, proposamen zehatza eramango du 2010eko otsailean Eusko Legebiltzarrera. Bestalde “gehiegikeriak eta inposaketak” alde batera uzteko, euskara ardatz bakar gisa hartzen zuen aurreko Hezkuntza Sailaren dekretuak baliogabetuko ditu.

Familien aukeratzeko askatasuna eta bi hizkuntza ofizial ikastea bateragarri egin nahi ditu. Baina, hala ere ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza egitasmoa zehazteko aukera izango duela adierazi du.

Celaak azaldu duenez, hezkuntza sistema “aurreiritzi identitariorik gabeko eta giza eskubideen aldeko” eremua izatea nahi du.

Irakaskuntza iraunkorra sustatzeko legea egin nahi Celaak legealdian zehar eta eskola publikoentzat plan estrategikoa egiteko asmoa duela ere azaldu du. Era berean, eraikinak berritzeko, langileen lan baldintzak hobetzeko eta haur eskola gehiago irekitzeko asmoa agertu du.