Haurren eguna egingo dute igandean Kanbon

2009-06-12

Seaskaren 40. urteurrena ospatzeko, festa egingo dute datorren igandean Kanbon. Haurren eguna deitu dutenak egitarau zabala eskainiko du 10:00etatik aurrera.

 
 

Goizean hasiko da festa Kanbon Pirritx eta Porrotx pailazoekin eta, ondoren, 12:00etan omenaldia izango da ezker paretan. 13:00etan bazkarirako tartea hartuko dute; zikiro jana izango, Kanboko eta Itsasuko ikastolek zerbitzaturik. Eta, arratsaldean, 14:00etatik aurrera, Azika txotxongiloak, "Putxerriko satorrak" ikuskizuna, bertsolari gazteak eta Txan magoa izango dira, besteak beste. Egun osoan zehar, gainera, puzgarriak, makiliatzea, autoen zirkuitoa, haurrentzako tailerak... izango dira.