Kaixo, lagun!

2009-06-17

 
Ari gara X. UDAKO TOPAKETAKei azken ukituak ematen.
Uztailaren 1, 2 eta 3an Donostian eskainiko diren ikastaroak  26 izango dira, eta 531 lagun haietan arituko direnak.
Ikastaroek 57 emaile bilduko dituzte, gainera. Horietako 5 Euskal Herriaz kanpotik etorriko dira: Itziar Plazaola, Suitzatik; Juan Mata, Granadatik; Pere Mayans, Bartzelonatik; eta Adolfo Romero eta Francisco Lopez, Extremaduratik.
 
Gure esku dagoena ahalik eta txukunen egiten ahalegintzen ari gara. Hala ere, dena ez dugu alde izango.
Hezkuntza Saileko GARATU programak atzo telefonoz jakinarazi zigun aurtengo Topaketei eta heldu den urtean aldizkariari ez diola laguntzarik emango: zero euro.
Bilera eskaria egin genien, urjentziaz, eta horren erantzuna izan da % 30ko murrizketa egingo diotela iazko topaketetako laguntzari, baina aldizkariak ez duela ezer jasoko.
Bilera egiteko ez omen dute astirik.
Erantzun horren aurrean, gaur, berriro, bilera egiteko beste eskaria luzatu diegu.

Egoera berri horrek datorren ikasturterako aurreikusita genuen plangintza hankaz gora bota lezake, horregatik, egoera ez bada berbideratzen neurriak hartzen hasi beharko dugu.
Izango duzue gure berri.