Dena prest igandeko Nafarroa Oinez festarako

2009-10-01

Etxarri Aranazko (Nafarroa) Andra Mari ikastolak antolatu du aurtengo Nafarroa Oinez ikastolen festa. Igande honetan, urriak 18, izango da jaia, eta dena prest dute Sakanan. Txikiak handi lelopean bederatzi kilometro inguruko ibilbidea Etxarri Aranatzen inguruan dauden Arbizu, Lakuntza eta Arruazu herri txikien artean igaroko da.

 
 
Dena prest igandeko Nafarroa Oinez festarako

Ibilbideak zazpi gune izango ditu. Guztiek eskainiko dute jan eta edateko aukera. Esate baterako, bigarren eta hirugarren guneen artean sagardotegia izango da. Zazpi guneetan banatuta adin guztietako jendearentzat hamaika ekitaldi antolatu ditzute: kontzertuak, dantza emanaldiak, magia, herri kirolak, bertsolariak..

Antolatzaileek aurten 29. aldiz egingo den Nafarroa Oinez festara garraio publikoan joateko deia egin dute. Autoentzako aparkalekuak eta tren bereziak izango dira, Gasteiztik eta Donostiatik, adibidez.  

Informazio guztia www.nafarroaoinez.net webgunean dago.