Jendetza 2009ko "Nafarroa Oinez"en

2009-10-19

Atzo, urriak 18, eguraldi zoragarria lagun, Etxarri Aranazko (Nafarroa) ikastolak antolatuta burutu zen Nafarroa Oinez ikastolen festa. 

Sakanan, Txikiak handi lelopean bederatzi kilometroko ibilbidea izan zen Arbizu, Lakuntza eta Arruazu herrien artean igarota.

Datorren urteko festa Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolari egokitu zaio prestatzea.

 
 
Jendetza 2009ko "Nafarroa Oinez"en
Aurtengo nobedadea, hainbat herrialdetako gonbidatuak bertaratu zirela izan zen: Aragoi, Katalunia, Bretaina, Gales eta Okzitania.
Ibilbideak zazpi gune izan zituen. Guztiek jende andana jaso zuten. Han, ikuskizun ugari egon zen: magoak, kontzertuak, dantza emanaldiak, herri kirolak, haurrentzako jolasak, bertsolariak, erakusketak...
Informazio gehiagorako www.nafarroaoinez.net web gunean dago.