Euskara hizkuntza ofiziala! manifestaldi jendetsua Baionan

2009-10-20

Milaka lagunek euskararen ofizialtasuna eskatu zuten larunbatean, urriak 24, Baionan. Manifestazioaren buruak itzuli osoa egin eta Euskaldunen plazara ailegatzen ari zerenean abiatu ziren azken manifestariak 

 
 
Euskara hizkuntza ofiziala! manifestaldi jendetsua Baionan

Asko dira deitzaleak. Horien artean, argazkian agertzen diren hezkuntzako Hiru Sareta (Seaska, Biga Bai eta Euskal Hazia).Frantsesa hizkuntza ofizial bakarra delako, Parisen jarrera kritikatu du, eskola euskaldun eta elebidunen sareak. Seaskak (ikastolen elkartea), Biga Baik (hezkuntza publikoko eredu elebiduneko gurasoen elkartea) eta Euskal Haziak-ek (eskola kristauen sarea), Hiru Saretan bat eginda, kritikatu dute Frantziako Gobernuak euskararekiko duen jarrera.

Hitzemandako lege egitasmoa gauzatzeko eskatu zioten Nicolas Sarkozy Frantziako Gobernuko presidenteari eta Francois Fillon Lehen ministroari. 

Bost mila manifestarik baino gehiagok (antolatzaileen datuen arabera) Frantsesari ematen dioten lege estatus bera eskatu zuten euskararentzat.