IX Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldi jendetsua

2009-11-09

Azaroaren 13, 14 eta 15ean Gasteizko Europa jauregian izan ziren jardunaldietan jende ugarik hartu zuen parte.

"0-3 urteko haurraren biografiaren eraikuntza eta 3-8 urtekoen hezkuntzaren hasiera eta oinarriak" izenburua zuten aurtengo jardunaldiek.
Ostiralean, arratsaldeko 6:00etan eman zitzaien hasiera.
Larunbatean, goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 20:15ean amaitu.
Igandean, berriz, 9:30ean hasi eta 13:30ean amaitu. 
 
 
IX Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldi jendetsua
Aurten honakoak izan dira gonbidatuak: Bernard Aucouturier (Psikomotrizitate Praktikaren sortzailea), Sonia Compostella (Asefop-eko psikomotrizista eta formatzailea), Luis Casanovas (medikua, diafreista), Mª Jose Intxausti (psikologoa, psikomotrizista, Bergarako eskolako irakaslea) eta Pello Añorga (idazlea, ipuin kontalaria, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea).
Jardunaldi hauen bidez, Psikomotrizitate Praktikan hausnartzeko tartea eta esparrua eskaini du UNED-Bergarako Psikomotrizitate Praktikako Eskolak. Psikomotrizitateari lotuta daudenentzat eta psikomotrizitatea zer den jakin nahi duten guztientzat topaleku izan dira jardunaldiak.