Milaka lagun bildu dira Agurainen euskararen eta Ikastolaren alde

2010-06-21

Hotzak ez zuen inor kikildu, ez eta zeruaren kolore grisak ere. Milaka lagun bildu ziren atzo Aguraingo Lautada Ikastolak antolatutako Araba Euskaraz jaian. Denak ere, egun horretarako propio hautatutako leloak zioen bezala, Gogo biziz. 

 
 

Hogeita bost urte igaro dira Arabako Ikastolen jaia Agurainera berriro itzultzeko, eta gauza asko aldatu dira herrian. Auzo berriak, zaharberriturako txokoak azpiegiturak...Baita Ikastola berria ere. Aurreko ikasturtean MAriaren Bihotza ikastetxeak, mojek kudeatzen zutena, ateak itxi eta gurasoek Arabako Ikastolen Federazioan sartzea erabaki zuten, Laudata ikastola sortuz. Urtebete darama martxan eta atzoko eguna agindako lana erakusteko ez ezik, Ikastolako eraikina hobetzen joateko eta aurrera egiteko indarra hartzeko ere baliatu dute.