450 lagunek hartu dute parte XI. HIK HASI Udako Topaketetan

2010-06-24

Uztailaren 1ean eta 2an egin dira aurtengo Hik Hasi Udako Topaketak Donostiako EHUren Pedagogia Fakultatean eta Ekintza Ikastolan. Orotara 450 lagunek hartu dute parte ikastaroetan.

Aurten, 21 ikastaro eskaini dira, guztiak euskara hutsean, bi egunetan. Egutegiak baldintzatuta ikastaroak goiz eta arratsalde egin dira: 09:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 18:30era.

 

 
 
450 lagunek hartu dute parte XI. HIK HASI Udako Topaketetan

Urtero urtero hezkuntzan diharduen jendearentzako ikastaroak eskaintzen ditu HIK HASI euskal hezkuntzarako aldizkariak, eta urtero harrera ona izaten dute; bai irakasleen aldetik, baita hezkuntzaz interesa duten pertsonen aldetik ere.

Lagun horiek guztiak erakartzeko askotariko eskaintza prestatzen du
HIK HASIk urtero. Hona hemen aurten egingo diren ikastaroen zerrenda:

Pedagogia Fakultatean: Adimen emozionala, Egurra lantzen, Ahots mintzatua, Jendaurrean hitz egin, Musikaterapia, Buru-Mapak, Irakaskuntza 2.0, Matematika tailerra, Coaching, Jolastu eta pentsatu, Euskal mitologia, Osasun mentala, Biodantza, Europako dantzak eta Yoga.

Ekintza Ikastolan: Psikomotrizitatea, Haurrentzako masajea, Perkusioa, Papera eta kartoia, Bideoa eta Web 2.0.

 Arratsaldeetan kafe-solasaldiak

Bazkalostean, 15:00etatik 16:00etara kafe-solasaldiak egin dira. Kafea eta pastak hartu bitartean, aurkezpenak eta solasaldiak egin dira. Ikastaroetan parte hartzen duten guztiei zabalik egon dira, eta baita izena ematen ez duten herritar orori ere. Bi kafe solasaldi izan dira, beraz, biak ala biak Pedagogia fakultatean.

Uztailak 1, osteguna: Herriko ondare kulturala ezagutarazten laguntzeko ESKOLAKO AGENDA

Herri bakoitzari eta ikastetxe bakoitzari egokitutako “Ikasturteko Eskola Agenda” berria lantzen ari dira. Orain arte egindako oinarrizko proposamena aurkeztu dute eta ikaste­txeetatik jasotako iritziak trukatu dira. Alberto De Abajo (proiektu­aren koordinatzailea) eta Gotzon Barandiaran (idazlea) aritu dira aurkezpenetan.

Uztailak 2, ostirala: EHAZE, EUSKAL HERRIKO ANTZERKIZALEEN ELKARTEA

Elkartearen asmoak eta irakaskuntzarako duten proposamena aurkeztu dizkiote hezkuntza komunitateari. Horrez gain, ikastetxeetan antzerki arloan lanean ari direnekin ideiak trukatu dira. EHAZEko kideak izan dira bertan aurkezten.