Boluntariotza lantzeko GIDA

2010-07-18

Erduk “Hezkuntzaren esparruan boluntariotza lantzeko irakasleei zuzendutako materiala” unitate didaktikoa aurkeztu du. Material horrek ikastetxeetan zeharka boluntariotza sustatzea du helburu.

 
 
Boluntariotza lantzeko GIDA

Gida horren bidez, eskolako curriculumean ibilbide bat eskaini nahi da, eta DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei boluntariotza aukera positibo gisa ezagutarazi nahi zaie, izaera kritikoa eta solidarioa sustatuz eta, hezkuntza elkarte osoaren partaidetzaren bidez, gizarteko arazoetan erantzunkidetasuna bultzatuz.

Materiala hiru ataletan egituratuta dago. Lehenengo atala, alde batetik, irakasleei zuzenduta dago, elkartegintzaren eta boluntariotzaren ezaugarri esanguratsuenak ezagut edo gogora ditzaten; eta bestetik, unitate didaktikoa hezkuntzaren praktikan ahokatzen du. Bigarren atalean, metodologia irizpideak, helburuak eta proposatutako ibilbidea azalduko dira. Eta azkenik, hirugarren atalak ikastetxean egingo diren jarduerak eta horiek egiteko beharrezkoak diren tresnak bilduko ditu.

 

HEZKUNTZAREN ESPARRUAN BOLUNTARIOTZA LANTZEKO IRAKASLEEI ZUZENDUTAKO MATERIALA

 Eskuartean duzun material hau Erdu Elkarte eta Boluntariotzako Agentziaren ekimenez egina da, eta hezkuntzaren esparruan boluntariotza sustatzea du helburu. 1999ko martxoan sortu zen Erdu, Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatuta.

 Elkartegintzan, boluntariotzan eta parte hartzean espezializatuta dago Erdu, eta helburu hauek ditu: 

- Gizarteko parte hartzea eta herritarren, elkarteen eta administrazioaren arteko lankidetza sustatzea.

- Elkarteen esku jartzea beren lanaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko aukera ematen dieten baliabideak eta zerbitzuak.

 Esparru horretan eta 2006. urtetik, Erduko Boluntariotza Zerbitzua Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan esku hartzen ari da, “Eta zu, zergatik ez? Mugi zaitez!” hezkuntza kanpainaren bidez. Kanpaina horretan, boluntario lana, beronen kontzeptualizazioa eta elkarte baten barne funtzionamendua ezagutzeaz gain, boluntariotzan lan egiten duten pertsonengana hurbilduko dira ikasleak. Trenza nagusiak lankidetzako ikaskuntza sustatzen duten jarduerak eta kanpaina honen izenburupean Erduk argitaratutako DVDa dira batez ere, eta DVD horretan, Arabako zenbait elkartetako boluntarioek beren esperientziak kontatzen dituzte zuzenean.

 Urte horietako esperientziaren ondoren, Erduk hasiera hartako kanpainari garrantzi handiagoa ematea erabaki du, eta, horrela, eskola curriculumean ibilbide bat egiteko aukera ematen duen unitate didaktiko bat sortu nahi izan du.

 Hemen duzuen materiala aurreko esperientzian oinarritutako proposamena da, Derrigorrezko Hezkuntza amaitzen duen neska edo mutil batek gure ustez, gero, gizartean eta herritar gisa parte hartzeko prestatuta egon dadin, garatuta izan behar dituen gaitasunen barneratze prozesuari lotuta dagoen proposamena.

 Helburu orokorra boluntariozko lanean sakontzea da, elkartasuna eta gizarte konpromisoa lantzeko modu den neurrian, pertsonari bere osotasunean garatzen laguntzeko eta, horrela, boluntaoritza sustatzeko. Eta, horretarako, zenbait jarduera proposatzen ditugu Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin (“Etika eta Giza Hezkuntza”, “Tutoretza” eta horrelako ikasgaietan), Batxilergokoekin (“Filosofia eta Herritartasuna”, “Tutoretza” eta horrelako ikasgaietan), Lanbide Heziketakoekin (“Filosofia eta Herritartasuna”, “Tutoretza” eta horrelako ikasgaietan), Gizarte eta Kultura Zerbitzuekin eta Komunitatekoekin lotutako heziketa zikloetakoekin, “gizarte eta kultura sustapeneko teknikari” ziklokoekin, adibidez, egiteko. Halaber, material hau garrantzi handikoa da aisialdiko eta gizarte eta kultura sustapeneko eskoletan erabiltzeko ere, testuinguru bakoitzean bertako ibilbide pedagogikoetara egokitu beharko bada ere.

 Lehenengo, argi esan nahi dugu elkartegintzarekin eta boluntariotzarekin lotutako bizipenak ezagutaraztea eta horien aurrean sentiberatu eta motibatzea dela gure asmoa; baina, boluntario izateko, gehienetan, beharrezkoa da 18 urte beteta izatea, Boluntarioei buruzko 17/1998 Legeak adierazten duenaren ildotik.

 Hiru kapitulu ditu dokumentuak: lehenengoan, alde batetik, irakasleei dei egiten zaie, elkartegintzaren eta boluntariotzaren alderdi esanguratsuenak ezagut ditzaten edo gogora ditzaten, eta, bestetik, unitate didaktikoa hezkuntza jardunean txertatzen da. Bigarren zatian, printzipio metodologikoak, helburuak eta proposatzen den ibilbidea zein diren adierazten da. Amaitzeko, hirugarren kapituluan ikastetxeetan beharrezkoak diren lanabesekin egin beharreko jarduerak datoz. Edukietan sakontzeko baliabide bibliografikoak eta wegrafia ere txertatu dira.

 Esperientzia honetan sartu eta ikasleekin gozatzeko baliagarri izango zaizuela espero dugu: hasi gara mugitzen!

  

ERDU


Elkarte eta Boluntariotzako Agentzia
Tel.: 945 16 16 87
Fax: 945 16 19 52

erdu.medios@vitoria-gasteiz.org