2010-2011 ikasturtea hasi da dagoeneko

2010-09-06

Hezitzaileok irailaren 1ean lanean hasi baginen ere, ikasleak egun desberdinetan eskolaratuko dira. Lurraldeen arabera, Haur eta Lehen hezkuntzarako berezko egutegia izango dute. Horien arabera, ikasturtearen hasiera honela izaten ari da: Iparraldean irailaren 2an, Nafarroan 6an eta EAEn 7an.

 
 

Joan zen ostegunean, irailaren 2an, eskolatzen hasi ziren Iparraldeko ikasleak. Euskaraz ikasteko hautua egin dutenen kopuruak (D ereduak) gora egin du aurten ere. Berdin gertatu da EAEn, D ereduak datuetan aurrera egin baitu. Nafarroan, aldiz, gorako tendentzia aurten eten egin dela dirudi. Aurrera, ikusi egin beharko da eten hori gauza puntuala den ala hezkuntza eta hizkuntza politiken ondorio ote den.