ORIO IRUTEN hezkuntza jardunaldiak

2010-11-25

Azaroaren 15, 16, 18, 23 eta 25ean hezkuntza jardunaldiak egingo dira Orion. Hezkuntzaren gaineko ikuspegi berriak aurkezteko aukera egongo da.

Antolatzaileen esanetan, “Hezkuntza hizpide, hausnarketak, zalantzak partekatzeko asmotan, bakoitzaren errealitatean oinarriturik abiatu nahi ditugu jardunaldi hauek, betiko topikoak garaitu eta hezkuntzaren gainean ikuspegi berri eta fresko bat osatzeko asmoz. Oriotik hasita, gaurtik hasita, iruten hasiko baikara herri honek eta herritarrok independentziaren bidean behar beharrezkoa dugun Hezkuntza Sistema Nazionala”.

 
 
ORIO IRUTEN hezkuntza jardunaldiak

EGITARAUA:

Azaroaren 15ean, Ez dok hamairu. Euskal kulturaren suspertzea. Benito Lertxundi

Azaroaren 16an, Nafarroaren konkista. Nabarralde. Beñi Agirre

Azaroaren 18an, Emakumearen ekarpena hezkuntzan/Hezkidetza. Edurne Epelde

Azaroaren 23an, Orioko hezkuntza eragileekin MAHAINGURUA.

Azaroaren 25ean, Euskal Herriko Hezkuntza Sistema aztergai. EHBE, HIK HASI aldizkaria eta Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”.