Ikasle gehiago eta irakasle gutxiago

2010-12-01

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 2.121 ikasle gehiago omen daude aurten, eta, aldiz, 262 irakasle kendu omen ditu Zelaaren Sailak, ELA, LAB eta EILAS sindikatuen arabera.

 
 
Ikasle gehiago eta irakasle gutxiago

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila irakaskuntza publikoan egiten ari den murrizketak salatu dituzte hiru sindikatuek. Negoziazio mahaian gehiengoa izan arren, euren aurkako botoekin onartu zen iaz lan hitzarmena. Haren ondorioz, lan baldintzak okertzen ari dira: irakasle gutxiago, ordezkapenak hasteko epeak atzeratu... Horrek guztiak, irakaskuntzaren kalitatean eragin nabarmenak izango dituela adierazi zuten.

Haur eta Lehen Hezkuntzan iaz baino 6.464 ikasle gehiago matrikulatu dira EAEko irakaskuntza publikoan. Aurreko ikasturteetako irakasle eta ikasgelen arteko proportzioari eutsiz, 350 irakasle gehiago behar dira ikasturte honetan, Jaurlaritzak, aldiz, 80 baino ez ditu kontratatu.

Horren guztiaren aurrean mobilizazioak egiten hasiak dira EILAS, LAB eta ELA sindikatuak.