Kataluniara bidaia pedagogikoa

2011-02-07

Zatoz gurekin Kataluniara, aukera duzu oraindik.

Azken urteotan, hainbat aldaketa ematen ari da Kataluniako hezkuntzan. Hori guztia ezagutzeko asmoz, Bartzelonara joango gara apirilaren 27tik 30era.

Bisitatuko diren eskolen ezaugarriak: Haur Eskolak (0-3 urte), HH eta LHko eskolak, eta, aukeran, Nekazal giroko eskola bat.

 
 
Kataluniara bidaia pedagogikoa

EGITARAUA:

- Apirilaren 27an (asteazkena). Goizean: EHtik Kataluniarako bidaia autobusez. Arratsaldean: Kataluniako hezkuntzaren egoera ezagutuko dugu: erronkak, egiten ari diren berrikuntzak... (Generalitat).

- Apirilaren 28an (osteguna). Goiz eta arratsaldez eskoletara joango gara.

- Apirilaren 29an (ostirala). Goizean: eskoletara bisitak. Arratsaldean: Rosa Sensat hezkuntza elkartekoekin bilera egingo dugu.

- Apirilaren 30ean (larunbata). Goizean: libre. Arratsaldean: EHra autobusez itzuliko gara.

Prezioa: 385 euro. Norbanako harpideak: 335 euro

Prezioan Kataluniara joan-etorriko bidaia, eskoletako bisitak, ostatua Bartzelonako erdigunean (Levante ostatuan, bi edo hiruko logeletan) eta gosaria sartzen da.

Inork banako logela nahiko balu, 50 euro gehiago ordaindu beharko du.