Antzerki irakasleentzat ikastaroak

2011-02-08

EHAZEk (Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak) antzerkia irakasten ari direnentzat ikastaroak antolatu ditu otasilaren 19an, martxoaren 12an, apirilaren 9an eta maiatzaren 14an. Helburua nagusiak, egiten ari dena ezagutzea, esperientziak trukatzea, informazioa jasotzea eta irakasteko kalitatea hobetzea dira. Irakasleak, Joserra Fachado, Ander Lipus eta Ritxi Lizartza izango dira.

Informazioa gehiago: 675 945 734 edo antzerkizale@hotmail.com

 

 
 
Antzerki irakasleentzat ikastaroak

 ANTZERKI IRAKASLEENTZAT IKASTAROAK

Antzerkiko klaseak ematen ari garenok, bai ume, gazte edo helduekin, ez dugu gure artean komunikazio handirik, bakoitzak dakiena edo ahal duena egiten du; baina ia gehienetan ez dakigu besteek zer egiten duten eta  gure esperientziak trukatzeko ez dugu ez unerik ez eta tokirik ere.

Horregatik, EHAZEtik ikastaro hauek antolatzea oso oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Ez ikastaroen  eta  hauek emango dituzten irakasleen kalitatearen hobekuntzagatik bakarrik, baita sortuko dugun bilgune honetan aterako diren esperientzien trukaketak eta informazioa izugarriak izango direlako.

Eta esperientziak konpartitzeko, txikitasunetik hasi eta iaioenerartekoak dira garrantzitsuak, eta beraz, arlo honetan interesa duen eta hezi nahi duen orok izango du toki ikastaro hauetan. 

Hala, euskaraz antzerki tailerrak ematen trebatu nahi baduzu, hemen aukera paregabea!!

 

MIMOA

ZURRIOLAKO

ESPERIENTZIA

8 urtetako umeekin hasi eta gazte eta helduekin, mimoaren teknika sinple batzuez baliatuz, gorputza eta espazioaren  kontrola eta sormena lantzea

JOSERRA FACHADO

DONOSTIA

 

ZURRIOLA IKASTOLA

OTSAILAK 19

ZUZENTZEKO TEKNIKAK

Antzezlan bat taularatzeko zenbait teknika ezagutu. Pertsonaien lanketa, espazioa, erritmo dramatikoa e.a.

ANDER LIPUS

BILBO

 

KAFE ANTZOKIA

MARTXOAK 12

KLOWN ZURIOLAKO ESPERIENTZIA

10 urtetako umeekin eta baita helduekin klown teknika baliatuz, pertsonaiak eta antzezlanak sortu

JOSERRA FACHADO

DONOSTIA

 

ZURRIOLA IKASTOLA

APIRILAK 9

EUSKARAREN ERBLPENA

ANTZERKIAN

Lotutonazi hika eta zukaren erabearen irizpideak

RITXI

LIZARTZA

ZURRIOLA IKASTOLA

MAIATZAK  14

 

  • Izen emateak mezu elektroniko bidez edota telefonoz egin daitezke.

  E-mailez:  antzerkizale@hotmail.com

Telefonoz: 675945734

  • Izen-emateko Epea:  OTSAILAK 16
  • ORDUTEGIA: 9:00tatik 14:00etara izango da.
  • PREZIOA:

EHAZEko BAZKIDEENTZAT 20 € *

EZ BAZKIDEENTZAT 80 €

  • Ordainketak honako kontu korrontera egin beharko dira:

(Izena jartzeaz ez ahaztu!)

(KUTXA) 2101 0069 14 0126991652

* Bazkideen Urteko Kuota 50 eurokoa da