LABek irabazi ditu EAEko hezkuntza publikoko hauteskundeak

2011-02-17

2007an egindako azken hauteskundeetatik hona aldaketa handiak gertatu dira EAEko hezkuntza publikoko hauteskunde sindikaletan. Izan ere, LAB sindikatu irabazlea 65 ordezkari izatetik 80 izatera pasatu da. Bigarrena, ELA izan da, 62tik 61era  igarota. Hirugarrena, EILAS, 54tik 60ra igota. Laugarrena, CCOO 67tik 51ra jaitsita. Azkena, UGT izan da, 23etik 22ra pasatuta.

Behin betiko datuak ez badira ere, izan litezke.

 
 
LABek irabazi ditu EAEko hezkuntza publikoko hauteskundeak

EMAITZAK:

LAB: 57 ordezkari ez unibertsitario + 23 EHUkoak = 80

ELA: 48 ordezkari ez unibertsitario + 13 EHUkoak = 61

EILAS: 40 ordezkari ez unibertsitario + 20 EHUkoak = 60

CCOO: 34 ordezkari ez unibertsitario + 17 EHUkoak = 51

UGT: 9 ordezkari ez unibertsitario + 13 EHUkoak = 22