ETXEAN HEZItzeko aldizkaria loratuko da udaberrian

2012-01-02

Askok eskatu zuten Durangoko azokan lehenengo aldizkaria etxean DOAN jasotzea. Argitaratu bitartean eskaera egiten duen edonork, era berean, doan jasoko du. Horretarako, hikhasi@hikhasi.eus helbidera bere izen-abizenak eta helbide arrunta bidali beharko ditu. 

 

 
 
ETXEAN HEZItzeko aldizkaria loratuko da udaberrian

Atalen proposamen berriak jasotzen ari gara. Laster, ATALAK zehaztuta geratuko dira, batzuk elkar litezke-eta. Gaiak zehazten ere joan behar dugu. Proposamen gehiago balego, zoragarri litzateke.

 

Etxean Hezitzeko hiruhilabetekaria

(Urtean 4 zenbaki: udaberria, uda, udazkena eta negua)

 

 

ATALAK

 - HAURDUNALDIA eta HAURRAREN lehen hilabeteak

 - GARAPEN EBOLUTIBOA (aro bakoitzari berea eskainiz): haurtzaroa, urte gozoak, nerabezaroa, gaztaroa..

 - NORTASUNA LANTZEN: norbera izaten (autonomia), gurea lantzen (kulturaren transmisioa), hitz egiten (hizkuntza garatzeko irizpideak)

 - GAIA: etxeko eta etxerako lanak, gaueko irteerak, edipoa, hiperaktibitatea…

 - ELKARRIZKETA: Eduki sakonekoa, laburra, gako nagusiak jarri…

 - OSASUNA (aholku praktikoak eskaini)

 - AITON-AMONEN TXOKOA (beste txoko batzuk ere sor litezke)

- KULTURAREN TRANSMISIOA: bertakotasuna, hizkuntzen trataera...

- BITXIKERIA “hezitzaileak” (kontuan hartzeko: pataletak, loa, alkohola…)

- PENTSARAZTEKO: jokabideak aurkeztu eta aukera posibleak eskaini.

- AHOLKU PRAKTIKOAK: haurrekin gidatzean, Interneten aurrean…

- DENBORAPASAK

 - IRITZIAk

 - LIBERTADEA HEZIKETAN, ikasitakoa desikasten, emozioak...

 - KOMUNIKAZIOA: hitzetan, keinutan... egon behar duen errespetua...

 - IPUINAK ETA ISTORIOAK

 - EDOSKITZE TALDEA: bularra ematea, infekzioak, bikote harremanak...

- HIZTEGIA: heziketan erabiltzen diren hitz gakoak esplikatzen

- JOLASAK 

- "SENTIDO COMUN"... 

- LEGE kontuak