JUUL kanpainaren emaitzak

2012-04-02

Azken urteetan egin bezala, aurten ere, ikasleei irakurketaren gaineko gustuak galdetu die Nafarroako Ikastolen Elkarteak, eta, erantzunak txosten batean jaso ditu.

 
 
JUUL kanpainaren emaitzak

Nafarroako Ikastolen Elkarteak Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 4. maila bitarteko ikasleei irakurketaren inguruan dituzten ohiturak antzemateko galdesorta bat pasatu die, bi inkestetan banatuta. Batetik, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleei begira; eta bestetik, DBH etapako ikasleei begira2.523 ikaslek erantzun dute, 1.289 mutil erantzun dute eta 1.234 neska.

Ikasleei irakurtzea gustatzen zaie?; Zein dira neska-mutiko hauentzat liburu bat aukeratzeko arrazoirik nagusiena?; Ikasleen ustez, JUUL kanpainak balio al du irakurketa bultzatzeko?; Zenbat liburu irakurtzen dute hilero? Egongelan, ikastolan... non dute gustuko irakurtzea?; gurasoek liburuak irakurtzen al dituzte?