Gorputzarekin komunikatzeko

2012-08-29

Gorputzak esaten diguna ulertzen ikasteko tailerra egingo dute Donostian, irailaren 14an eta 15ean, Txintxirrin Haur Eskolako ludotekan. Daniel Charquero (www.danielcharquero.com) diziplina anitzeko artistak emango du ikastaroa. 

 
 
Gorputzarekin komunikatzeko

Dantza, adierazpena, ahotsa, jolasa, masajea eta arnasketaren bidez, norbere goputza esaten ari denaz jabetzen laguntzea da tailer honen helburua. Ikastaroa ostiral arratsaldean hasiko da, 17:00etatik 21:00era, eta larunbatean jarraituko du, 10:00etatik 14:00ak arte, eta 16:30etik 20:00ak arte. Informazio gehiagorako: nereamendi@gmail.com. Izen ematea irailaren 7a baino lehen egin behar da.