3. Hazi Hezi aldizkaria

2012-12-03

Editoriala: Eman diezaiogun daukanari garrantzia.

Nola iritsi gara puntu honetaraino?”. Galdera hori irakurriko duzu hurrengo orriotako batean, Lander Presa bost hilabeteko umearen aitaren ahotan. “Intseguritate hau, konfidantza falta hau, gaurasoon ezintasun hau… nola iritsi gara puntu honetaraino?”. Jendartea ez dela bat-batean eta espontaneoki iritsi egoera honetara, erantzuten dio Donetz Iradi pediatriako erizainak, transmisioa eten, eta hezkuntzaren eta osasunaren kudeaketa delegatzearen ondorioz iritsi garela, iritsi direla guraso asko euren bizimodua hankaz gora ikustera. Delegatzea, ordea, ez da sarritan nahita eta kontzienteki hartutako bidea izan, errekak, inertziak, gizarteak, lanak, presak, produzitu beharrak… garamatza, usu, lehentasunak desordenatu eta hezkuntza eta osasuna besteren eskuetan uztera.

 
 
3. Hazi Hezi aldizkaria

Egoera horretan, gelditzeko gomendioa egiten du Txusa Balbas ginekologo eta homeopatak, barruko elkarrizketa luzean. Gelditu, aditzeko, behatzeko, sentitzeko. Pausatu, ardurak hartzeko; lehenik eta behin nork bereak, bere buru-gorputzarenak — osasunaren kudeaketarenak aipatzen ditu Balbasek—, hori izango baita gurasotasuna sentitzen hasteko gakoetako bat.

 Gelditu bai, baina ez atzera egiteko. Pausatu lehentasunak ordenatzeko. Nork bere buru-gorputzari entzuteko. Ardurak hartzeko, hezkuntzan nola osasungintzan, hazieran, beraz. Mantsotu, indarra hartzeko; segurtasunez eta konfidantzaz aurrera egiteko. 

  Eman diezaiogun daukanari garrantzia.

 

3. Hazi Hezi aldizkariaren edukia: 

- EDITORIALA: Eman diezaiogun daukanari garrantzia

 - LABUR-LABUR

 - KONTSULTAK

 - GAI NAGUSIA: Mugimendu autonomo askea

 - ASTEZ ASTE, URTEZ URTE

 - ELKARRIZKETA: Txusa Balbas

 - Gurasoak mintzo

- Pediatria taldea eta familia

- EZTABAIDAGAI: Negarra: umeagatik ala helduagatik isilarazten da?

- JOLASAK

- SORMENA: Juan Kruz Igerabide idazleari elkarrizketa