"Euskara herria josten!" Nafarroako Bilatortan

2013-04-21

Sortzen-Ikasbatuazek antolatuta, apirilaren 21ean, Nafarroako Bilatortan jaia egin zen "Euskara ofiziala auzo eta herri guztietan" lemapean. Euskaraz ikasi ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko egin zen. Izan ere, 1.400 ume Nafarrek euskaraz ikasteko egunero beste herrietara joan etorriak egin behar izaten dituzte.

 
 
"Euskara herria josten!" Nafarroako Bilatortan

Sortzen-Ikasbatuaz, Euskal Eskola Publiko Berriaren alde lan egiten duen elkartea da.  Ikastetxe publiko euskaldunak biltzen dituen eskola sarea da Sortzen-Ikasbatuaz. Ikasle, irakasle, guraso eta eskolako langileen arteko elkarlanaren bidez, sekulako lana egiten dugu urte osoan zehar, Euskal Herri osoko eremu publikoan euskal hezkuntza indartu eta hedatu dadin.

 

Sortzen-Ikasbatuaz elkartearentzat, bere lan ildo garrantzitsuenetariko bat, Euskarak Euskal Herri osoan ofiziala behar duela izan aldarrikatzea da. Zentzu honetan, Vascuencearen legeak Nafarroan sortarazten duen errealitateak hartzen duen garrantziaz jabetuta, orain dela hiru urte Nafarroako zonalde ez euskalduneko herri batean, euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea herri eta auzo guztietan lema, lema  orokor moduan hartu eta herriko jendea, eskualdeko jendea eta Biderra elkartea lagun hartuta aldarrikapen jai bat antolatzen hasi ginen. 2013ko Apirilaren 21ean Vilatuertan burutuko dugu jaia. Urtetik urtera  atxikimendu gehiago biltzen dituen aldarrikapen jaia da.

 

Aldarrikapen jai hau egiteko arrazoiak izaten jarraitzen dugula uste dugu Vascuncearen legeak sortzen dituen eskubide urraketak indargabetzen ez diren bitartean.

 

Vascuencearen legeak 27 urte beteko ditu aurten eta egoera eta datu berdinekin jarraitzen dugu:

       1.400 umetik gora daude egunero joan etorriak egiten dituztenak (Sortzen Ikasbatuaz-ek 1.392 zenbatu ditu), bataz beste egunero 20 kilometro egiten dituztenak.

       Honek esan nahi du ume guztien artean egiten duten kilometroen batuketa urtean 5 milioi kilometro baino gehiagokoa dela (zehazki, 5.001.462,4 kontabilizatuak). Hau da, ilargira 13 bidai.

       Kilometro hauen guztien kostea 751.812-koa da, honek suposatzen duen guztiarekin egun. Bataz beste 540 eurotik gora ume bakoitzeko, soilik gasolinan.

 ...

 Harremana: Aiora nafarroa@sortzen-ikasbatuaz.org 

Tel.: 683628810